2011/05/05

SORMENA ETA HAUR AKTIBOEN BILA!!

Egungo gizartea oso bizkor aldatzen ari da, eta gizabanakoek etengabe aldaketa horietara moldatu beharrean gaude. Hezitzaileak garen heinean, gure ikasleen sormena suspertu eta bultzatu behar dugu eguneroko egoerei aurre egiteko gai izan daitezen. Sormena oso garrantzitsua da pertsonaren garapenerako;eta, sormen horri esker, etorkizunean eragozpenak eta gatazkak errazago konponduko dituzte.

Hortaz, irakasleok proposatzen ditugun jardueretan eta ekintzetan haur aktiboak behar ditugu beren sormenea garatu ahal izateko.
Gure ustez, irakaskuntza sisteman, alfabetatzeari ematen zaion garantzia bera eman beharko litzaioke ikasleen sormena sustatzeari.

Sormena kezkatzen zaizun gauza bada, ez galdu ondorengo bideo hau:


Sormena eta ikasle aktiboa izateko, balio edo printzipio batzuk beharrezkoak direla uste dugu:

-Ideia berri bat bururatzen bazaizu, hausnartu egingo duzu beti.
-Egin zeure buruari erantzunik gabeko galderak.
-Zeure esperientziez baliatu behar duzu, baina zeure ohiturak eta klixeak zalantzan jarri behar dituzu.
-Saia zaitez errutinetan zerbait berria aurkitzen.
-Ez egon besteen zain; hasi zaitez zu zeu.
-Jarri zaitez buruz behera. Dena desberdin ikusten duzu, ezta?
-Ideia bat jadanik defendatzerik ez dagoenean, baztertzea. Hori ere sormena da.
-Arazo jakin batentzat konponbiderik aurkitzen ez baduzu, aldatu ezazu arazoa.

Artikulu interesgarri bat irakurri nahi baduzu sakatu hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario