Egungo biztanleak kontziente al dira teknologia berriak pil-pilean eta indarrean daudela? Beraien erabilpena ikasi eta bultzatu behar dugula uste al duzue?
Argi dago gai honen inguruko artikulu eta uste ezberdin asko dagoela. Azken finean pertsona bakoitzak teknologia berrien inguruko informazioa irakurri egiten du eta ondoren bere teoria eta ustea garatzen du. Dudarik gabe, guztiak onargarriak eta errespetagarriak dira.
Guk, gure ikuspuntua eta iritzia ematen saiatuko gara, etorkizuneko irakasle izango garen heinean.
Gure uste apalean teknologia berriak ikasi eta bultzatu egin behar dira. Egungo gizarte honetan etengabeko aldaketa eta aurrerapausoak eragiten ditu, beraz, gizarte aurreratu honetan integratuak egoteko ezinbestekoa da teknologia berrietan trebatuak egotea.
Hezkuntza munduari dagokionean, zer esanik ez!!
Ikasleak teknologia berriak besapean dituztela jaiotzen dira, eta ikastetxean sartzen diren bezain laster, horretan trebatzen hasten dira. Beraz, irakasleok nola muzin egin aurrerapen hauei?
Gaur egun arte, hezkuntza munduan erabilitako metodologia erabat tradizionala da.
Ikasleak pasiboak dira. Irakasleek apunteak, datuak, informazioa… antolatuta eta guztia egina ematen diete, ondorioz, ikasleek gutxieneko ahalegina egitera ohituak daude.
Hori positiboa eta onuragarria dela uste al duzue?
Gure ustetan ez!!! Oraindik unibertsitateko ikasleak gara, eta bertan jasotako hezkuntza eta erabilitako metodologia zenbait ikasgaietan erabilgarria ez izateaz gain, horietan ikasitako materia urria eta eskasa izan da. Momentuan ikasi eta barneratu genituen ezagutzak, jakintzak, ideiak… jada ahaztuta daude. Beraz, materia hauek ikasteko egindako ahaleginak merezi al du?
Bada garaia aldaketak burutzen hasteko.
Hemendik hilabete gutxira etorkizuneko irakasle profesionalak bihurtuko gara, beraz, aldaketa horiek egitea guri tokatuko zaizkigu. Horretarako kontzientziatzen hasi beharko dugu teknologia berriek duten garrantziaz eta suposatzen duten aurrerapauso eta aldaketaz.
Ikasleak teknologiarekin jaiotzen direla aprobetxatuz, irakasleok geure garapenen txipa aldatu eta horien erabilpena bultzatzen ahalegindu beharko dugu.
Ikastetxeetan ikasle aktiboak, parte-hartzaileak, interaktiboak… nahi ditugu. Horretarako aukera eskaini behar zaie.
Beraien nahiak, interesak, aurre ideiak… kontutan hartuko ditugu, eta horietan oinarrituz lana emanen zaie beren sormena, autonomia… garatu ahal izateko.
Argi eduki behar dugu lana erraztu daitekeela, baina egina eman ez!!
Teknologia berriek hori guztia ahalbidetzen laguntzen dutela uste dugu, beraz, aprobetxatu ditzagun.
Jakina da, irakasle bakoitzak bere ibilbidea eta metodologia hartuko duela, baina emaitza positiboagoak eta hobeak lortzeko aukera eskaintzen badu ahalegindu gaitezen.
Honekin amaitzeko, aipatu nahi dugu guretzat oso baliagarria eta interesgarria izan dela honetan murgiltzea eta trebatzea. Beraz… ANIMATU ZAITEZTE, ETA TEKNOLOGIA BERRIAK ZEUEN BIZITZAN SARTU!!!
Ikuspuntu eta iritzi ezberdinekin alderatu nahi baduzue, sakatu
hemen: