2011/05/25

TEKNOLOGIA BERRIEN EGOERA


Teknologia berrien egoerari buruzko informazio eta datu gehigarri gehiago nahi izan ezean, hemen sakatu.

Gaur egun teknologia berrien egoera zein den jakitea garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Arrazoi hori dela eta honen inguruko power pointa egitea bururatu zaigu.
Bertan modu argi eta labur batean ikus dezakegu zein egoeran aurkitzen den, eta grafiko horiek aztertu ondoren bakoitzak ondorio eta interpretazio ezberdinak eginen ditu. Ondoren, bakoitzak bere ikuspuntu horretatik abiatuta gauzak aldatzen edota bere horretan jarraitzen segitu beharko du.

2011/05/24

SEKUENTZI DIGITALA: PAPEREZKO LORE SORTA

Sekuentzi digital hau aurrera eramateko aukeratu dugun proposamena eskulan bat burutzea izan da. Honen arrazoia ez da kasualitate hutsa izan. Uste dugu, eskulanak garrantzi handia dutela haurren sormenean eta irudimenean.
Eskulanen bidez, haur aktibo eta kreatzaileak bultzatzen dira. Hortaz, eskola eremuan arlo hau lantzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Beraz, duen garrantziaz baliatuz bideo honetan ikusi eta jarraitu dezakezue guk sortutako paperezko loreen instrukzioak.


Eskulanetan gehiago trebatu nahi baduzue interneteko webgune ezberdinak aurkituko dituzue. Hona hemen adibide batzuk:
- www.lasmanualidades.com
- papiroflexia
- www.globoflexia.net
-art-attack

Trebatzen jarraitu nahi baduzu hemen duzu globoflexiaren munduan murgiltzeko lehenengo bideoa:

SCRATCH PROGRAMA

Scratch programa honetan, hezkuntzaren inguruko tribial bat prestatu dugu. 16 galderaz osatuta dago, eta aukera ematen du modu dibertigarri eta parte hartzaileago batean gauza berriak ikasteko.
Galderak, batez ere, magisteritzako hiru urte hauetan ikasitako ikasgaien ingurukoak dira.

Conoce más sobre este proyecto

ONURAK:
Programa honek onura ugari eskaintzen ditu; horien artean aipatu genezake bai haurrek, zein helduek modu dibertigarriago batean ezagutza berriak ikasi eta bereganatu ditzaketela. Horrez gain, mota ezberdinetako jarduerak sortu eta planteatu daitezke scratch baliabide honetan. Gainera, teknologia berrietan trebatzeko modu ezin hobea da, sormena, irudimena... bultzatzen duelako.

GELAN NOLA ERABILI??
Gai berri bat gelan landu eta sakondu ostean, jarduera ezberdinak planteatuz errepaso modura erabili daiteke.
Gaiaren inguruko proiektu berriak sortzeko ere baliagarria izan daiteke, modu horretan haurrak bere ikaskuntza eta garapena modu autonomo batean bultzatuko luketelarik.
Bestalde, gai edota informazio ezberdinen inguruko aurkezpenak egiteko ere oso erabilgarria litzateke scratch programa hau.

Argi dago, erabilpen ezberdinak eman ditzakegula, beti ere pertsona bakoitzaren irudipenean eta sormenean oinarrituz. Horrela, etekin ezberdinak atera ditzazkiokegu baliabide aberats honi.
HEMEN DUZUE SCRATCH PROGRAMAREN INGURUAN SORTU DUGUN BIDEOTUTORIAL INTERESGARRIA:

2011/05/23

ZER ALDATUKO ZENUKE ESKOLATIK?

Lan hau bi baliabideen ordezkoa da.
Guk burutu dugun lana montaje baten ingurukoa da, hau da, movie maker programaren bidez.
Horretarako, Baztan Ikastolara joan eta 6. mailako ikasleekin lanean aritu ginen.Hain zuzen ere, beraiek ikastolatik zer aldatuko zuten galdetu eta ikasleek kartelen bidez adierazi ziguten zer aldatuko luketen eskola eremuan.

Lan hau burutzean ohartu gara eskolak eta baita hezkuntzak ere aldaketa batzuk behar dituela: hala nola, ikasteko eta irakasteko modua, baliabide teknologikoen erabilpena... beraz, ondorengo bideoan ikus dezakezue lan honen emaitza.
Aldez aurretik, Ikastolari eta bertako irakasle zein ikasleei eskerrak eman nahi dizkiegu gure lan hau aurrera eramaten uzteagatik.

2011/05/17

VOKI PROGRAMA LANTZEN

VOKI PROGRAMA NOLA ERABILTZEN DEN AZALTZEN DUEN BIDEOTUTORIALA:

GUK SORTUTAKO VOKI PROGRAMAREN ERABILPENA:

ZE ONURAK DITU VOKI PROGRAMAK?
Programa honetan trebatu ondoren, onura asko eskeintzen dituela ohartu gara. Hona hemen horietako batzuk:
- Edukiak modu erakargarriago batez azaldu eta transmititu daitezke.
- Hizkuntza aniztasuna landu daiteke.
- Komunikazioa dinamizatzea ahalbidetzen du.
- Haurren motibazioa erakarri eta pizten laguntzen du.
KLASEAN NOLA ERABILI DEZAKEGU VOKI PROGRAMA?
Voki programari esker, klaseari hasiera emateaz gainera, gai berri bat modu erakargarriago batean azaltzeko aukera paregabea ematen du. Horrez gain, haurrek aurkezpen bat burutu behar izanez gero, programa hau erabili ditzakete sarrera moduan.

2011/05/10

Entziklopediak interneten: paperezkoak baino hobeak ote???


Poliki- poliki aurrerapenak aurrera doaz. Oraingoan, txanda entziklopediei tokatu zaie.
Jada, entziklopedia ezberdinak interneten topatu ditzakegu, baina zalantza eta airean dagoen galdera ea paperezkoak baino hobeak ote diren da. Zalantza eta galdera horri erantzun ezberdinak eman daitezkeela argi dago, pertsona bakoitzak daukan ustearen arabera.
Gure ustez abantaila eta aurrerapen handia da, izan ere, aurkitu nahi duzun gai, leku… informazioa segituan topatu ditzakezulako. Ondoren, datu horiek internetetik zuzenean kopiatu edota horietan oinarrituta gure lanean txertatu ditzakegu.
Honez gain, informazio hori hizkuntza ezberdinetan aurkitu dezakegu. Oso garrantzitsua da aniztasun hori eskaintzea, gaur egun ikastetxeetan hizkuntza, kultur… aniztasuna dagoelako. Hori argi eta garbi aurrerapenik garrantzitsuena izan da.

Bestalde, entziklopedia hauetan kontsulta egitea dohainekoa izan daiteke, beraz, alde horretatik ere abantaila suposatzen du. Lehen, entziklopediak etxean eduki nahi bagenitu hainbat liburutan edukitzeaz gainera, ordaindu egin behar izaten zen. Orain ordean, guztia leku bakar batean topatzen dugu: INTERNETEN!!!

Internet munduan murgildu eta kuxkuxeatu!!! Bertan nahi duzuena tokatuko duzue eta!!!! ANIMO LAGUNAK!!!

Entziklopediak interneten inguruko informazio gehiago nahi izanez gero hemen sakatu

PIXTON PROGRAMA IKASTEN

PIXTON PROGRAMA NOLA ERABILTZEN DEN IKASI NAHI BADUZU, HURRENGO BIDEOTUTORIALA IKUSI:

HEMEN DUZUE PIXTON PROGRAMAREN BIDEZ GUK LANDUTAKO KOMIKIA:

ZE ONURAK DITU PROGRAMA HONEK?
Pixton programa tresna oso interesgarria suerta dakieke ikasleei, izan ere, klasean lantzen diren gaiak modu dibertigarri batean ikas ditzakete komikiak sortuz. Gizakioi oso interesgarriak suertatzen zaizkigu komikiak eta horregatik, Pixton programa baliabide ezin hobea izan daiteke gelan erabiltzeko eta berriro ere, ikasleak teknologia berriekin harremanetan mantentzeko.
KLASEAN NOLA AURRERA ERAMAN?
Aukera posible asko daude Pixton klasean erabiktzeko baina bi aukera posible deskribatuko ditugu: Alde batetik, irakasleak landu nahi duen unitate didaktikoari hasiera emateko, bertan landuko diren edukiak eta gaiak komiki baten bidez aurkeztu diezake ikasleei;horrela, ikasleen atentzioa eta motibazioa piztuz. Bestetik, ikasleek komiki bat sortu ditzakete ikasten ari diren gaien inguruan eta modu horretan era dibertigarri batean ikasi egingo dute.